Nor gara

Hasiera > Comoenmicasa > Nor gara

Ongi etorri

COMOENMICASA 2012an sortu zen, hasiera batean adinekoei lotuta, helburu bakar batekin: gure adinekoen ongizatearen alde egunez egun lan egitea.

Esperientzia pertsonal baten ondoren, adineko pertsona askok behar bezala elikatzeko duten zailtasunari irtenbidea emango zion zerbitzu bat sortzea erabaki genuen.  Zailtasun fisikoengatik, arriskuagatik, ilusio faltagatik edo beste arrazoi batzuengatik, gure adineko gehienek askotan uzten diote modu osasungarrian elikatzeari.

Erantzukizun hori senitartekoek hartu ohi dute beren gain, eta, askotan, urruti egoteagatik, lan-ordutegiagatik eta abarrengatik, senitartekoek ezin dituzte beren senideentzako otorduak egin.

Gu premia hori betetzeko jaio ginen, zure senitartekoa elikatzen jarraitu ahal izateko, zuk zeuk janaria egin ezin arren.

COMOENMICASA enpresak elikadura orekatua, ekonomikoa eta erraza eskaintzen die adinekoei eta gizarteko beste sektore batzuei; izan ere, hasiera batean gure adinekoen elikadura-urritasun bati irtenbidea emateko sortu baginen ere, gaur egun gure zerbitzua beste sektore askok eskatzen dute: bulego eta tailerretako langileek, ikasleek…

Gaur egun, banaketa propioa dugu Araban (etxez etxeko menua).

Beste probintzia batzuetarako, gure Kutxajan boxa eskaintzen dugu, 7 egunetik 10era pasatzeko nahikoa dena, betiere zure beharren arabera.

Janaria egunero prestatu ezin edo nahi ez duenarentzat elikatzeko beste modu bat.

Lerro hauetatik eskertzen dizugu gure enpresan erakutsi duzun interesa.  Eskerrik asko guztioi zuen konfiantzagatik!

 

Nor gara

Gure sukaldaritza

Gure sukaldaritza

Euskal sukaldaritzan tradizio handia duen Nafarroako herri txiki batean prestatzen ditugu gure platerak, Arbizun, hain zuzen ere.

Gure plater guztiak oliba-olioarekin egiten dira, frijiturik gabe, garbiak.

Plater guztiak lote txikietan prestatzen dira, kalitate eta zapore hobea bermatzeko.   

Egin ondoren, tenperatura jaisten dugu gure eraisgailuetan, eta banan-banan termozigilatzen ditugu, oxigenoa partzialki hustuz. Horrela, modu egokian mantentzea ziurtatzen dugu, hainbat bakterio, onddo edo patogenoren tenperatura-habitat idealetik urrunduta.

Merkea

Merkea

COMOENMICASA enpresan, hasiera-hasieratik hartu dugu kontuan gure bezeroen egoera ekonomikoa. 

Izan ere, badakigu oso une delikatua pasatzen ari garela ekonomiari dagokionez.   Horregatik, alferrikakoa izan daitekeen guztia kendu dugu gure lan-prozesuetatik,  kostuak murrizteko.   

Beraz, hilean elikagaietan gastatzen duzuna baino gutxiago gastatuko duzu gure produktuekin. 

Eta etxeko janariaren bermearekin, zuri beti gustatu izan zaizun bezala, hozkailutik atera eta jateko prest.

Begiratu zenbat gastatzen duzun dendan edota zure eguneroko menuan, eta konparatu.

Kalkulatu zenbat denbora pasatzen duzun janaria prestatzen, zenbat argindar gastatzen duzun…

Kontsultatu gure menuak eta prezioak

Erosoa

Erosoa

Izan ere, batzuetan, lan-egoeren edo beste mota bateko egoeren ondorioz, lehen zeregin erraza gertatzen zitzaiguna, hala nola asterako askotariko menu orekatu bat planifikatzea, eguneroko erosketak egitea, goizero janaria prestatzea, errutina gogaikarri bihurtzen hasten da, ez da eskertzen, eta eguneroko beharrak bakarrik asetzen gaitu.

Utzi guri horretan laguntzen, zuretzat eta etxekoentzat eguneroko janaria prestatuko dizugu.

Askotarikoa

Askotarikoa

Askotariko menua prestatuko dizugu (40 plateren artean aukeratu ahal izango duzu).   Platerak guztiz orekatuak dira balio energetiko, koipe, hidrato, azukre, zuntz eta proteinei dagokienez.

Zuk aukeratu zure plater gogokoenak, guk ontziratu eta zure etxera edo lantokira eramango ditugu.

 

Segurua

Segurua

Janaria prestatu ondoren, elikagaiaren tenperatura azkar jaitsiarazi, etaa hozte-ganberetara eramaten da, behar bezala ontziratuta eta etiketatuta. Horrela, platerak lasaitasun osoz jatea ziurtatzen da, higiene- eta osasun-kontrol zorrotzenak beteta.

Ondo elikatzea plazerra izan behar da, zure bizitza osoan izan den bezala; horregatik, gure sukaldaritza oso tradizionala da, sasoiko platerak dituena, beti prestatu dituzunak bezalakoak. Gainera, aukera ugari ditu,  menu aspergarriak eta beti berdinak jatea saihesteko.