Ekitaldi berezietarako menuak prestatzen ditugu, nahierara.
Kuadrillarekin afari bat, herri bazkaria eta abar egin nahi baduzu, eta ez baduzu sukaldean aritzeko gogorik, guk lagunduko dizugu. Eskatu gure janari-erretiluak, gure kartako platerekin, edo, nahiago baduzu, zure plater gustukoenak prestatuko dizkizugu.
Guk prestatu eta esaten diguzun tokian entregatuko dizkizugu.
V gamako platerak eskainitzen ahal dizkizugu (produktua amaituta dago, berotu eta platerean jarri besterik ez da egin behar). Halaber, parrilada eder bat prestatuko dizugu Eusko Labeleko produktuekin, zuk esaten diguzun lekuan.
Sagardotegi mugikorrak, garagardo tiratzaileak eta barrak ere baditugu.
Jar zaitez gurekin harremanetan, eta eskatu iezaguzu aurrekontua.